Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

F11 Argazki Elkarteak antolatuta, VI Argazki Rallya egingo dute datorren ekainaren 23an, igandea. Memoria txarteldun kamera digitala edo telefono mugikorra duen edonork har dezake parte proban baina 16 urtetik beherakoen sailkapenik ez da egingo. Partaide bakoitzak bere memoria txartela erabat hutsik eraman beharko du. Antolakuntzak bost gai proposatuko ditu egunean bertan eta hauen inguruko argazkiak aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek.
Parte hartu nahi izanez gero, izena eman beharko da ekainaren 20a baino lehen, zestoa.argazki@gmail.com helbidean edo egunean bertan, Portale tabernan, goizeko 09:00etatik 09:30era. Parte hartzeko hamar euro ordaindu beharko dira (16 uretetik beherakoek doan).
SARIAK
Ikusi hemen V. Argazki Rllyko argazki sarituak.