Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.


Argazkia: Zestoako Zaintza Sarea
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako udako ikastaroen baitan, atzo, asteazkenean, “Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza” izeneko ikastaroan parte hartu zuten Zestoa Zaintza Sareko kideek.
Hernani, Donostia, Usurbil, Pasaia eta Urretxuko ordezkariekin batera, mahai-inguru batean elkartu ziren, herri bakoitzak norbere zaintza ekosistema aurkezteko.