Albisteak

Zestoako Zaintza Sareak plan estrategikoa aurkezteko bilerak egingo ditu auzoetan

Zestoako Zaintza Sareak orain arte bere jarduera herrian garatu badu ere, oraingoan auzoetara jauzi egingo du. Herriko hainbat eragile eta talderekin biltzen hasiak dira “Kaixo Adiskide!” plan estrategiko berria aurkezteko asmoz,  eta datozen egunotan hainbat bilera egingo dituzte auzoetan ekimena azaltzeko.

Hona hemen auzoetako bilerak eta haien datak:

Arroabea: ekainaren 4an, asteazkena, 18:00etan Elkargunean.
Arroagoia: ekainaren 5ean, osteguna, 19:00etan elkartean.
Iraeta: ekainaren 9an, astelehena, 19:00etan Gure-Ordeka elkartean.
Lasao: ekainaren 10en, asteartea, 19:00etan Haizetoki auzo-etxean.
Endoia: ekainaren 11an, asteazkena, 18:30ean Endoiako elkartean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide