Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

«Antton ao Povo» plataformak manifestazio isila egin zuen atzo, urriaren 28an, “Bizitza osoko zigorrik ez!” lemapean. Cabo Verden 40 urtez erbesteratua dagoen Antton Olaizolaren etxeratzea eskatu zuten berrehun lagun inguruk. Mobilizazioak egoeraz sentsibilizatu eta bere eskubideak aldarrikatu nahi izan zituen.
Manifestazio isilaren amaieran, plazan elkartu eta aurrena Mikel Ibargurenek egin zuen irakurketa, Ortzi Alberdik musikaz lagunduta, eta ondoren, Aizpea Aristi eta Ane Mendizabalek “Izarren hautsa” abestu zuten.