Albisteak
Zestoan merkatari elkarteak 400 poltsa banatuko ditu bezeroen artean
— 2019-01-23Zestoan merkatari elkarteak, herriko merkataritza bultzatzeko asmoz, Erosketarik onena? Zestoan egindakoa! lemapean egindako 400 poltsa banatuko ditu bezeroen artean. Datorren otsailean hasiko da banaketa eta poltsak agortzen direnean amaituko da. Egitasmo honen helburua, Zestoan egiten diren erosketek duten garrantzia azpimarratzea eta bezeroen fidelizazioa lortzea dira. Denda guztiek elkarrekin egindako ekimena da eta Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak ere diruz lagundu dute.
Poltsa berrerabilgarriak izango dira eta familia bakoitzeko bat banatuko da. “Herrian erosketak egitea oso garrantzitsua da, batez ere herritarrengatik. Honek herri dinamika eusten laguntzen du” azaldu dute elkarteko kideek. Merkataritza txikiari eutsiz gero, bizimodu egokiagoa, iraunkorragoa, jasangarriagoa, aberatsagoa eta kalitatezkoagoa izango dugula nabarmendu dute, gaur egungo “zurrunbilotik” haratago. Errealitate horretatik goizetik gauera ezin daitekeela ihes egin esan dute baina euren filosofia poliki poliki aurrea pausoak ematen joatea dela.
Egin zaitez bazkide