Zestoan Merkatari Elkarteak atzeratu egin du Zuretzat Opari kanpaina

ZURETZAT OPARI KANPAINA ATZERATU EGITEN DA DATA ZEHATZIK GABE

Eskualdeko merkatarien arteko elkarlanetik sorturiko kanpaina “ZURETZAT OPARI”, atzeratuta geratzen da, data zehatzik gabe.

Kanpainaren sustatzaileak, Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako merkatari elkarteak, Iraurgi Berritzen eta Dendartean Gipuzkoako Merkataritza bilkurak herrian erosketak burutzen dituzten bezeroei eskertze kanpaina abian jartzekoak ziren martxoan zehar. Kanpainaren xedea, bezeroei eskertzea da herrian kontsumitzeko egiten duten saiakera, horretarako 200 erosketa karro zozketatuko zirelarik.

Egungo egoera medio eta osadun erakundeen gomendioei jarraituz, kanpaina atzeratuta geratzen da. Egoera bere onera etortzen den heinean, jakinaraziko ditugu kanpainaren data eta xehetasunak.

Bestalde jakinarazi, edozein informazio edo laguntzen inguruko berriak helaraziko zaizkizuela dagozkien informazio bideetatik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide