Albisteak

Zestoan merkatari elkarteko egurrezko “Z” Gabon apaingarria

Zestoan Merkatari Elkarteko dendetako erakusleihoetan “Z” formako egurrezko apaingarri argiztatuak ipini dituzte. “Z” hizkiarekin, Zestoan Elkartea, Zestoa Zuretzat, Zestoan Zoriona Zuretzat bezalako sentimendu eta esanahiak irudikatu nahi izan dira. Ahate edo “patan” itxura ereĀ  hartzen du apaingarriak, Zestoan ahateari deitzeko erabiltzen dugun “patana” hitzarekin lotuta. Dendari bakoitzak bere gustura hornitu du “Z” apaingarri hau, establezimenduan saltzen dituzten osagaiez inguratuta eta Gabonak amaitu arte egongo dira erakusleihoetan ipinita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide