Albisteak

kaixo

Zestoan ere osasun laginleentzako maskarak egiten ari dira

Herritar asko dabiltza egunotan osasun langileentzako materiala ekoizten. Euskadiko maker komunitateak, esaterako, Covid Euskadi herritarren sarea osatu du eta aurpegia babesteko maskarak edo biserak sortzen ari dira 3D inprimagailuekin.

Vanesa Arjona eta David Monterok egoera honetan zerbaitetan lagundu beharra zutela sentitzen zuten eta egitasmo honen berri izan zutenean ez zuten bi aldiz pentsatu. 3D inprimagailu bat dute etxean eta mediku, erizain, anbulantzietako langile eta beste hainbat beharginentzako biserak egiten hasi ziren duela bi aste inguru.

Covid Euskadi sarean eskuratu dituzte maskarak egiteko plantilak. Behin estruktura eginda, desinfektatu egiten dituzte. Anbulantzia bat etortzen da egin duten material guztia jasotzera. Maskarei plastikozko pantaila eta gomak beste boluntario batzuk jartzen dizkiete eta behin amaituta daudenean, osasun langileei bideratzen dizkiete. Bost edo sei ordu ematen dituzte Vanesa eta Davidek egunero maskarak egiten. Gustura daude egiten duten lanarekin eta herritarrei ahal den neurrian laguntzeko deia egin diete.

 

Vanesa eta Davidek etxean duten 3D makina

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide