Albisteak
Zestoan trikitilari taldea sortzeko bidean
— 2016-11-20Herriko trikitilariak elkartu eta kultur talde bat osatzeko asmotan dabiltza. Helburua, elkar ezagutu eta herriko egun esanguratsuetan kalejiran irten edo trikiti emanaldi batzuk eskaintzea da hasiera batean. Bilera deialdi bat eginda, hogeita hamarren bat haur eta heldu elkartu ziren ostegunean. Jendea gogotsu agertu zen eta lehenengo zita Zoroperi egunean izango da. Horretarako entseguak finkatu dituzte: abenduaren 1ean, 15ean eta 22an 19:00etan Zestoako Kultur Etxean.
Hau hasiera besterik ez dela izango dirudi, buruan ideia ugari baitituzte. Herriko edozein trikitilariri pasa nahi diete beraiekin elkartzeko gonbita. Bakoitzak erabakiko du konpromiso maila, ez dute nahi jendearentzako karga edo lan bat izaterik. Besterik gabe, elkartu eta trikitiaz gozatzea da helburua. Zestoako trikitilarien elkargune bat izango da.
Egin zaitez bazkide