Albisteak

Zestoara iritsi da EuskarAbentura

Gaur goizean iritsi da EuskarArabentura herrira. Ekainberrin izan dira eta goizean eta orain, yoga tailerra egiten ari dira kiroldegian. Bertan pasako dute gaurko gaua. Bihar Mendarora joango dira autobusez eta handik Bizkairantz abiatuko dira.

Euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 120 neska-mutilek osatzen dute taldea. Pasa den uztailaren 1ean abiatu ziren Mauletik eta datorren hilaren 31ean amaituko dute espedizioa, Getxon. Guztira, 31 etapa osatuko dituzte, 783 kilometro orotara, horietatik 483 oinez.

Espedizioaren nondik norakoen berri ematen ari da Ane Instaustu Berriako kazetaria blog honetan.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide