Albisteak

Zestoarrak 56. Durangoko Azokan

Zestoar bat baino gehiago aurkitu dugu gaur Durangoko azokan; Ezpalak taldeko kideak, Nerea Mendizabal, Jexux Larrañaga eta Ana Mari Arrizabalaga, Garikoitz Mendizabal. Atzo ireki zituen ateak eta bertan izan ziren Rodeoko kideak. Aurrez aurreko Azoka abenduaren 8ra arte egongo da zabalik eta asteartean bertan izango da Amancay Gaztañaga ere. Landako Gunean 220 erakusmahai egongo dira, eta hainbat kultur ekitaldi ere antolatuko dira Durangon. Guztietan osasun-neurriak betetzea ezinbestekoa izango da: musukoaren erabilera eta pertsonen arteko distantzia mantentzea besteak beste. Horrez gain, abenduaren 3tik 7ra, online denda ere badago martxan  www.durangokoazoka.eus webgunean, eta Azokako hainbat ekitaldi streaming bidez ere jarraitu ahalko dira zuzenean. Durangoko Azokak, beraz, alde presentziala eta digitala uztartuko ditu edizio honetan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide