Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Behobia Donostia lasterketaren 58. edizioan ez dute hutsik egin zestoarrek. Webguneko sailkapenaren arabera 24 parte hartzaile izan ziren izena ematerako orduan herriaren lekuan “Zestoa” aukeratu zutenak; sei emakumezko eta hemezortzi gizonezko.
Guztien artean denbora onena egin zuena, Aitor Igual izan da 1 ordu, 13 minutu eta 55 segundoko denborarekin. Bigarren lekuan Aritz Elustondo dago 1:15:43ko denborarekin. Nesketan denbora onena egin zuen herritarra Ainhoa Canseco izan zen 1:34:41 denborarekin.