Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren asteburuan hasiko da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Zestoako pilota taldeak ere parte hartuko du aurtengoan. Zozketaz hala erabakita, taldeak jokatuko duen lehen kanporaketa Aretxabaletaren aurkez izango da. Joaneko partida maiatzaren 4an izango da Udal Kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Ondorengo pilotariak izango dira Zestoako taldea ordezkatuko dutenak:
Kadeteak: Mattin Eizagirre, Xabat Sasiain eta Oier Alonso
Jubenilak: Ibai Olaizola; Julen Odriozola eta Ibai Salegi
Nagusiak: Adonis eta Unai Salegi