Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den larunbatean SabiƱanigo (Huesca) herritik abiatuta “Traparriscos” txirrindulari lasterketa famatua jokatu zen. Aurten ere, milaka txirrindularik hartu dute parte proba honetan, eta horien artean zestoarrak ere izan dira. 85 kilometroko proban 10.000 txirrindulari baino gehiagok hartu zuten parte, eta 200 kilometrokoa 8.000 baino gehiagok.
Eskuineko irudian agertzen den taldeak 85 kilometroko “Treparriscos Medio Fondo” lasterketan hartu zuten parte. Argazkikoez gain, Zestoatik joandako txirrindulari gehiagok ere hartu zuten parte.
SabiƱanigon hasiera eta amaiera duen lasterketan zehar pirineoetako mendate famatuak zeharkatzen dituzte.
IRUZKINDU