Albisteak

Zestoaturismo.net: Zestoako agenda turistikoaren erakusleihoa martxan jarri da

Zestoaturismo.net webgunearen aurkezpena izan da ostiral goizean Zestoako Turismo Bulegoan. “Webgune berriaren helburua Zestoako agenda turistikoa biltzea izango da, eta horretarako herriko eragile bakoitzak eskaintzen duena aktiboki erakutsi ahal izango du webgunean” adierazi du Juanjo Aranburu Araziko arduradunak. Herriko eragileek sortutako agenda hori turistengana heltzea izango da gakoa: “agenda hori inguruko hotel, ostatu edo landetxe guztietara bidaliko da, baita gainerako turismo bulegoetara eta komunikabideetara ere” azaldu du Aranburuk.

Atari berria Euskaraz, Gaztelaniaz, Frantsesez eta Ingelesez dago, “kanpoko jendeari erakargarria egiteko” helburuarekin. Agenda turistikoaz gain, badira gauza gehaigo ere, adibidez Zestoako mendi ibilbideak ere deskargatu daitezke webgunetik.

“Turistek behin baino gehiagotan galdetu izan digute non aurkitu dezakegun Zestoako agenda turistikoa. Eta hemendik aurrera erantzuna argia izango da: zestoaturismo.net” adierazi du Josetxo Mendizabal Zestoako Alkateak.

Herritarrek agenda osatzen lagundu dezakete

Norbaitek zestoaturismo.net webgunean herrian antolatutako ekimen baten berri eman nahiko balu Zestoako Turismo Bulegoarekin harremanentan jarri daiteke. Bai Portale Kaleko bulegoan bertan edo baita info@zestoaturismo.net helbidera idatzita ere.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide