Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zezenketak antolatzen dituen taldeak jakinarazi du desenkajonamendua ostegunean, irailak 5, arratsaldeko 19:00etan izango dela.
Bestalde, sarreren salmentari dagokionean, azaldu du, zekorketetarako sarrerak zekorketa egunetan bakarrik erosi ahal izango direla, irailaren 6an eta 8an, goizeko 12:30etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30tatik 18:00tara. Helduen sarrerak, 16 urtetik gorakoenak, 20 euroko prezioa izango du eta haurrenak, berriz, 6 eta 15 urte bitartekoenak, 10 eurokoa. Sarrera doan izango dute 5 urtetik beherako haurrek.
Irailaren 6an, Oropesako (Toledo) Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko bi zekor toreatuko ditu Eduardo Ruiz de Velascok eta irailaren 8an, ganadutegi bereko beste bi zekor toreatuko ditu Sergio Rollónek.