Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gazte Asanbladako kideak antolatzen hasi dira, uztailaren 19rako aurreikusita dagoen, Elizondo eraikina husteko agindua dela eta. Egoera horri erantzuteko, bilera deitu dute bihar, uztailak 4, 19:00etan Gaztetxean.
Bileraren helburua datozen egunetako ekintzak planifikatzea da. Gazte Asanbladak batzar honetan parte hartzeko gonbitea luzatu die interesa duten guztiei, espazioa defendatzeko herritarren laguntzak duen garrantzia azpimarratuz. Aurreko ohar batean, Gazte Asanbladako kideek honakoa adierazi zuten: “hilaren 19an gaztetxe aurrean elkartzera deitzen zaituztegu: gaztetxea defendatzeko eta desalojoa gelditzeko”.
Batzarraz gain, Gorka Arrueren kontzertu akustikoa ere izango da, bileraren ondoren.