Albisteak
Martxan da aurrekontu parte-hartzaileetan hautatutako Uztapide plazako proiektua
— 2024-07-03Aste honetan hasi dira Uztapide plazan, jolaserako elementu berriak instalatzeko prestaketa-lanetan. Zati batean lurra atera eta hormigoia bota da.
Lan horiek aurrekontu parte-hartzaileetan hautatutako proiektuaren parte dira. Berrikuntzan joko eta egitura berriak instalatuko dira, haurrentzat eta haien familientzat espazio erakargarriagoa eskaintzeko helburuarekin.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide