Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Azaroko egitaraua iragarri berri du gazte asanbladak. Zine zikloa eta GKSren jardunaldi politikoa antolatu dituzte hil honetarako. Azaroaren 15ean hasiko da zine zikloa eta hilaren 15ean, 22an eta 29an izango dira film emanaldiak.
GKSren jardunaldi politikoa
Hilaren 20rako Gazte Koordinadora Sozialistak jardunaldi politikoa antolatu du Zestoan. “Estatu burgesa eta errepresio indarrak” hitzaldia izango da liburutegi azpiko lokalean, 18:30ean hasita. Ondoren, Ukabil eta Rodeo taldeek kontzertua eskainiko dute. Ekintza guztietan segurtasun neurriak errespetatu beharko direla azaldu dute antolatzaileek, beraz, maskarak beharrezkoak izango dira.