Albisteak
ZOROPERI EGUNEKO EGITARAUA
— 2015-12-25- 9:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- XXVI. Barazki eta fruta lehiaketa. Parte-hartzaileak: Errezilgo Azoka; Jose Antonio Elosegi, OƱatibitxiki (Gabiria); Ezozi Etxeberria, Aritzaga baserria (Soraluze); Karmen Etxeberria, Etxagueazpikoa baserria (Bergara); Jose Lonbide, Ibargoia (Aramaio).
- Urolako XVIII. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk: Liztor asiatikoaren inguruko erkusketa (liztorraren ezaugarriak, habien egitura, bizi zikloa eta jada ondo ezagutzen ditugun kalteen inguruko argazkiak. Honekin batera, liztor habi bat eramango da).
Bertako erlezaintza produktuak ezagutaraztea posterren bidez (bakoitzaren propietate eta erabilerak…).
Herriko txikienentzako kandela tailerra. Kandelak egiteko materiala jarriko da eta txikiek kandelak egin, eta bat etxera eramateko aukera izango dute. - XVII. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Arroa aldekoak: Aritzaga; Azketa, Azketaerrota, Etxeberri, Ibarrola, Igartza, Larratzabalbekoa, Olaberri. Aizarna aldekoak: Araneta eta Lizasoetatxiki. Gaztagileak: Sorabilberri, Larratzabal eta abar.
- Horiez gain, Aizarnako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko izango dira.
- 11:00etatik 13:00etara ‘photocall’ saioa torileko goiko pisuan. Baserritar jantziz joatea komeni da.
- 11:00etatik 13:00etara eliza irekita egongo da jaiotza ikusteko.
- 12:00. Eneritz Bengoetxea eta Eider Iraola trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
- 12:15. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak.
- 13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.
- 14:30. Bazkaria Gaztetxean.
- 17:15. Denok kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txarangarekin.
- 17:30. ‘Txantxalgara’ ikuskizuna umeentzat, euskal mitologiari buruz, Kultur Etxean.
- 17:30. Kirol jaialdia, kiroldegian, Zestoako Pilota Elkarteak antolatuta.
Bertsolariak: Amets Arzallusek eta Aitor Salegi herritarrak bertsotan azalduko dizkigute jaialdiaren gorabeherak.
Aizkora: Joxe Mari Olasagastik kanako enborra moztuko du.
Harri-jasotzea: Idoia Etxeberria, Estitxu Almandoz, Jagoba Otaegi eta Mikela Diaz.
Pilota: Santxo – Gorrotxategi / Saralegi – Murgiondo
Sarrerak egun berean ordu erdi aurretik lehiatilan erosi ahal izango dira. Prezioa 10 euro. - 20:00 Obaneuke, erromeria udaletxeko arkupetan, afal ordura arte.
- 22:00 Obaneuke, erromeria udaletxeko arkupetan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide