Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Bi urteko etenaren ostean, zoroperiak ospatuko dira hilaren 26an herrian. Udalak egun horretarako egitaraua iragarri du, eta festa egunaren antolakuntzan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie erakundeak.
Hemen egitaraua:
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
XXXI. Barazki eta fruta lehiaketa.
Urolako XXIII. Ezti lehiaketa eta erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk:
XXII. Zestoako Sagardo lehiaketa.
Horiez gain, herriko eta kanpoko artisauak eta salmenta-postuak.
11:00. Trikitilariak, kalejiran.
12:00. Trikitilariren emanaldia, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
12:45. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Bertso-triki poteoa, Jexux Mari Irazu eta Oihana Iguaranekin, Erniarraitz taldeak antolatuta.
Ondoren, Sagardoa dastatzea, plazan.
14:00. Baba jana Gaztetxean.
17:15. Denok kiroldegira kalejiran txarangarekin.
Ondoren, Kirol jaialdia, Abantzu Pilota Klubak antolatuta (ikus xehetasunak egitarau berezian):
18:00. Baserria, umeentzako ikuskizuna, Kultur Etxean (Potxin eta Patxin).
19:30. Obaneuke erromeri taldea, udaletxeko arkupetan, afalordura arte.
22:00. Obaneuke.