Albisteak

Zriku tailerra egingo da bihar arratsaldean Arroabeko pilotalekuan

Bihar, ostirala, 17:00etatik 19:00etara, 3 urtetik gorako haur eta nerabeei zuzendutako zirku tailerra egingo da Arroabeko pilotalekuan.

Bertaratzen direnek zirkuaren mundua esploratzeko aukera izango dute, akrobaziak, malabarrak eta askoz gehiago ikasiz. Ez da izena eman beharko, baina ezin bestekoa izango da 3 eta 6 urte bitarteko txikientzat heldu baten laguntzarekin parte hartzea.

Ekintza hau Sakulupe Guraso Elkarteak antolatu du Zestoako udalaren babesarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide