Albisteak

Zubimusu etxe ondoan harri lubeta berria egiten ari dira

2023ko ekainaren 18an izandako euriteen ondorioz, lur-jausia izan zen Zubimusu etxe ondoan. Hurrengo egunean bertan kendu zen eroritako lurra eta bidea zabaldu zen, baina, orain eremu hori egonkortzeko lanak egingo ditu Udalak. Gaur hasi dira lanekin eta amaitu bitartean Etorrabideko eta Endoiabideko bizilagun eta erabiltzaileek, Bainuetxeko estazioko bidetik ibili beharko dute. Oinezkoak ere Zubimusu kaleko 8. zenbakiaren ondoan dauden eskaileretatik edo Estazioko industriaguneko trenbide zaharreko zubitik joan beharko dute segurtasun baldintzak bermatzeko. Ostiral arratsaldean ibilgailuentzat eta oinezkoentzat pasabidea irekitzea aurreikusten da.

Lanen aurrekontua 21.689,25 eurotakoa da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide