Albisteak

Zuntz optikoa tokiko operadore bati kontratatzeko aukera iritsi da Arroabera

Operadore handien menpe egon gabe eta maila teknologikoan burujabeagoak izateko, tokiko garapena sustatzen duen Abaila kooperatiba zumaiarrak, zuntz optikoa kontratatzeko aukera zabaldu du Arroabean.

Hedapen-lanak azken bi hilabeteetan egin dira. Abaila, Guifi · net fundazioarekin elkarlanean aritu da  telekomunikazio-sare askea, sustatu eta helarazteko.

Zuntzaren etorrera Zuntz Optikoa Zumaia proiektuaren jarraipena da, Urola bailarako digitalizazio proiektu bat delarik.

Haien  eskaintza eazagutu eta zerbitzuak kontratatu nahi dituenak, telefonoz jarri daiteke harremanetan, 943 569 296 zenbakian, info@abaila.eus helbidera idatziz edo Zumaian kokatua dagoen Zunbilo Kalea 2an dagoen dendara gerturatuz.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide