Zurekin Aizarna gara

Behin eta berriz ari gara esaten udaletxean lanean aritzeak herritarrik eta auzotarrik gabe ez duela zentzurik. Politikan aritzea ez da ordezkari politikoen lana bakarrik, denon lana da. EH Bilduk harreman zuzenak ditu herritarrekin, auzotarrekin, elkarteekin… Datorren legealdiak auzotarren legealdia izan behar du. Hori dela eta auzotarrekin elkarlanean osatu dugu gure programa zein zerrenda. Lan horri jarraipena emateko, asteazkenean Aizarnan ekitaldia egingo dugu. Aizarnako plazan elkartuko gara maiatzaren 15ean, asteazkenean, 19:00etan.

Noiz: Maiatzak 15, 19:00etan

Non: Aizarnako plazan