Albisteak

[ARGAZKIAK] Zahagi dantza

Joan den urtean berreskuratu zuten Amabirjin jaietan luzaroan galduta egon den zahagi-dantza. Aurreko urteko arrakasta ikusita, festak agurtzera atera ziren dantzariak atzo arratsaldean kalera. Udaletxe azpitik irten ziren arratsaldeko 20:00ak inguruan eta herriko zenbait gunetan dantzatzeko geldialdiak egin ondoren, plazan egin zuten azken dantza.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide