Albisteak
Herriko taldeek agenda bateratua osatuko dute
— 2016-02-18Pasa den asteartean, Kultur Taldeen Topagunea burutu zen. Udaleko ordezkariekin batera herriko hainbat taldetako ordezkariak bildu ziren. Aurrez eginiko bilera batean herriko taldeen ekintzak deskoordinatu samar burutzen zirela kontuan hartuta, herriko taldeek agenda bateratu bat osatzeko beharra ikusi zen. Horretarako sistema informatiko bat erabiliko da, internet bidez talde guztiek ikus eta erabili dezaketen egutegi bat.
Astearteko bilera, Kultur agenda osatzeko sistema informatikoa ezagutzera eman eta martxan jarri zen. Talde bakoitzak bere erabiltzaile izena eta pasahitza edukiko ditu eta norberak sartuko ditu jarduerak aplikazio informatikoan. Horrela, taldeek beraien ekintzen egunak izendatzeko orduan, beste taldeen ekintzak noiz izango diren ikusiko dute. Helburua, ekintzek bat ez egitea eta data jakin batzuetan denak pilatu gabe, ekintzak urte osoan zehar banatzea izango litzateke.
Bilerara parte hartu zuten taldeek egutegia kudeatu ahal izateko erabiltzaile izena eta pasahitzak jaso zituzten, bilerara agertu ez ziren taldeak udaleko teknikariekin harremanetan jar daitezela. Egutegi honetan herriko talde guztiek parte hartzea da helburua, gutxi batzuek bakarrik beteta egutegia, deskoordinatuta jarraituko bailukete taldeek.
Bestalde, diru laguntzen inguruan eta hauek lortzeko bete beharreko inprimakien inguruan buelta batzuk ematen aritu ziren taldeetako eta udaleko ordezkariak. Diru laguntzekin lotuta, gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, “2016 urterako Zestoako Udalak herriko elkarteentzat ezarritako diru-laguntza Deialdia”. Beraz, diru-laguntzak eskatzeko epea 2016ko otsailaren 19tik martxoaren 19ra arte luzatuko da.
Topaguneko hurrengo bilera, martxoaren 15ean, 19:00etan izango da.
Egin zaitez bazkide