Albisteak

Martxa jendetsu batek Urola bailarako bidegorria amaitzea eskatu du

Narrondo eta Iraeta arteko bidegorri zatia amaitzea falta da Urola bailara osoa bidegorriarekin lotzeko. Falta den zati hori amaitzeko eskatuz martxa jendetsua egin da larunbat honetan, “Herriak lotu bidegorria amaitu” lemapean. Martxak bi abiapuntu izan ditu: Lasao eta Zumaia.

Lasaotik eta Zumaiatik jende multzo bana abiatu dira Arroa aldera, eta 12:15 ingururako Sansineneako biribilgunean elkartu dira. Bidegorriaren aldeko martxan jende askok hartu du parte, adibidez jende guztia biribilgunera igarotzerakoan trafikoa moztu behar izan da.

Martxa arrakastatsuaren ondoren, Arroara joan dira eta bertan mokadutxoa egin dute.

Hemen dituzue argazki batzuk:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide