Albisteak

Ostiral honetan zabalduko da III. Kobaz Koba Trail mendi lasterketako izen ematea

2018ko otsailaren 18an jokatuko da Zestoan Kobaz Koba Trail mendi lasterketa. Proba horretarako izen ematea ostiral honetan (abenduak 15) zabalduko da, goizeko 9:00etan.

Aurten ere bi proba izango dira, Artzei bidea (13 km) eta Zaldei bidea (25 km). Izen ematea kirolprobak.com webgunearen bitartez egingo da, jarraian dituzue bi iblbideetan izena emateko estekak:

Aurten ere barefoot edo oinetakorik gabeko kategoria ere izango da, Naturalkik babestuta. 2018ko edizioko spota ere argitaratu dute:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide