Albisteak

Sahara eguna ospatu zuen atzo Wadna taldeak

Ongi etorria eman zieten sahararrei udaletxean atzo larunbatez Josetxo Mendizabal alkateak eta Itziar Elorza kultur zinegotziak. Wadna taldeko kide Mari Jose Etxeberriak, haur hauekin aterpetxeetan uda pasatzen duten bolondresen lana  goraipatu eta eskertu zuen. Bide batez, sahararrak etxean hartzen dituzten familien beharra ere azpimarratu zuen.

Bazkaria egin zuten arkupetan eta arratsaldean puzgarriez gozatu zuten kiroldegiko aterpean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide