Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hainbat sortzaile gazte egun hauetan Sastarrainen bildu dira. Gaur bertsoa izan dute “protagonista” eta herriko hainbat tabernatara etorri zaizkigu gazteak bertso-poteoa egitera.
Mintzola ahozko lantegiak sustatuta, abenduaren 26tik 30era Zestoako Sastarrain baserri eskolan ari dira egiten “Ahots Baten” sormen egonaldia, bigarren aldiz.
Ahozko sorkuntza lantzen, bertsotan, antzerkian, kantugintzan eta literaturan dabiltzan 15-20 urte bitarteko gazteak ari dira parte hartzen sormen egonaldian. Egunero adierazpide bat lantzeko aukera du taldeak eta sortzaile ezagunen bisitak dituzte. Bost eguneko egonaldi honetan harreman sare ederra osatu dute gazteek eta elkarrekin adierazpide ezberdinak esperimentatzen ari dira.