07- ‘Atzerritar gehiegi daude Zestoan’

Noizean behin entzuten den ideia da hori. Eta ematen du denok horrela pentsatzen dugula.

Tolerantzia-indizearen bilakaera

Ikuspegi. Barometroa 2022

Ikuspegik argitaratutako azken Barometroak dio EAEn ‘tolerantzia-indizea’ deiturikoa gora eta gora egin duela azken urteotan, alboko grafikoak erakusten duen moduan.

[Tolerantzia: norberarena ez den guztia errespetatzeko gaitasuna, partekatzen ez duguna ere, hau da, iritziak, sinesmenak, sentimenduak, ohiturak…]

Honela azaltzen du aipatu txostenak:

Azken urte hauetan tolerantzia-indizean lortutako emaitzak oso baldintzatuta eta lotuta egon dira dinamika makroekonomikoekin. Hala, hedapen ekonomikoko garaietan puntuazioak altuagoak izan ohi dira, eta krisi-garaiei konfiantza-galera eta atzerritar jatorriko pertsonekiko tolerantzia txikiagoa lotzen zaizkie. Lotura hori immigrazioaren eta kultura-aniztasunaren hasierako faseetan dauden gizarteetan gertatzen da, hala nola euskal kasuan.
Dena dela, COVID-19aren krisiak, erregaien krisiak eta Ukrainako inbasioaren ondorioek lotura hori apurtzen duen egoera berri bat sortu dute: azken hiru urteotan krisialdian gauden arren, tolerantzia ez da apaldu. Aitzitik, krisialdien aurrean denok bat egin beharrak eta elkartasunak garrantzi handiagoa du krisialdiek sortzen duten zalantza baino.

Batzuetan kontrakoa iruditu arren, herri abegikorra eta tolerantea da gurea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide