Albisteak

100 urte bete ditu San Juan Fundazioak

Mende bat bete du aurten San Juan Fundazioak. 1919. urtean sortu zen Zestoako Ana Romana eta Maria Cloege Embil izeta ahizpen eskutik eta hasieratik Fundazioa herritarren esku utzi zuten.

100 urte Zestoari begira

San Juan egoitzako kideek euren helburua herriko behar sozialei erantzutea dela azaldu dute, garaian garaiko beharreatara egokituz. Urte guzti hauetan zehar, eraikinak erabilera ezberdinak izan ditu, besteak beste, zaharren egoitza, ospitalea, umezurtz-etxea, errefuxiatu politikoen babeslekua, eskola edota eguneko zentroa izan da. “Malgutasuna izan da 100 urtetan bizi iraun arazi digun ezaugarria. Gaur egun 60 erabiltzaile eta 45 langile inguruk osatzen dugu San Juango familia” azaldu dute. Esku artean behar berriak dituztela nabarmendu dute, baita hauei aurre egiteko erronkak ere. “Bereizten gaituen gertutasunean oinarriturik emango ditugu gure pausoak, Zestoari begira” gaineratu dute.

Sanjuandarren eguna

Urtero legez, San Joan eguna ospatuko dute egoitzan. Datorren igandean izango da festa. Eguerdiko 12:00etan meza izango da eta ondoren, egoiliar, senide, langile eta jundakideekin luntxa egingo dute etxe atarian. Atzo osatu zuten Fundazioko junta berria, Mikel Arregi Ertxin alkatearekin.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide