Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen lagunduko dizun tailerraren izena emateko epea ireki da.

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago.

Bertan, ekintzaileak negozio bat irekitzerako garaian eman behar diren pausuak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu.

Formakuntza irailaren 20an hastea aurreikusten da. Izen emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea) eta Iraurgi Berritzenek hartzen dute parte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide