Albisteak

“11 tontor, 11 arrazoi” mendi proposamena egin du Agiro Mendi Klubak

Urte berezi honi amaiera polita eman asmoz proposamen bat luzatu du Agiro Mendi Klubak Gabonetarako; “11 tontor, 11 arrazoi”. Abenduaren 24rako egin du deialdia. Osasun arauak errespetatuz, lagun talde edo familian, talde txikitan Zestoako eta legeak baimentzen duen inguruko herrietako tontorretara joateko deia egin du; Andutz, Arauntza, Sañu, Santa Engrazia, Ertxiña, Amezti, Agiro, Sesiarte, Erlo, Indamendi, Gazume… Osatutako taldetxoek nora joango diren jakinarazi beharko dute agiromendi@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz eta tontor hori zergatik aukeratu duten adierazteko aukera izango dute. Ondoren, tontorrean argazki bat ateratzeko konpromisoa hartuko du taldetxoak eta Agiroko kideei helarazi beharko diote hauek bilduma osa dezaten. Bestalde, klubeko kideak jakinarazi dutenez, beraiek prest daude laguntza behar duten taldeei esku bat botatzeko.  Jadanik izena ematen has daiteke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide