Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Giro ezin hobea nagusituko da datorren igandean Akoan. 14. Akoako Bira jokatuko da, goizeko 10:30ean hasita. Lasterkariek 7,8km-ko distantzia korritu beharko dute. Amaieran, parte hartzaile guztiei oparia emango zaie eta hamaiketako ederra egiteko aukera izango dute, baita bertaratzen den orok ere. Gainera, sari banaketan zozketak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Izen ematea zabalik
Lasterketan parte hartu nahi dutenek oraindik izena emateko aukera dute www.herrikrosa.eus atarian edo Zestoako kirol aretoan. Parte hartzaileek 5€ ordaindu beharko dituzte baina lasterketa egunean, ordaindutako dirua itzuliko zaie, dortsala jasotzerakoan.
Ikusi joan den urteko lasterketako argazkiak hemen.