Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren irailaren 15ean korrituko da 14. Akoako Bira. Dagoeneko lasterketan izena eman daitekeela jakinarazi dute antolatzaileek www.herrikrosa.eus atarian edo Zestoako kirol aretoan. Parte hartzaileek 5€ ordaindu beharko dituzte baina lasterketa egunean, ordaindutako dirua itzuliko zaie dortsala jasotzerakoan.
Lasterketa goizeko 10:30ean hasiko da eta lasterkariek 7,8km-ko distantzia korritu beharko dute. Amaieran, parte hartzaile guztiei oparia emango zaie eta hamaiketako ederra egiteko aukera izango dute. Sari banaketan zozketak ere izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Ikusi joan den urteko lasterketako argazkiak hemen.