Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Herriko 16 haurrek egingo dute lehen jaunartzea igande honetan, ekainak 6, eguerdiko 12:30ean, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. 2012an jaiotako 14 haurrek eta 2013an jaiotako biek egingo dute jaunartzea. Aurten, bi adinetako haurrak batzea erabaki dute, 2013an jaiotakoak gutxi zirelako.
Egoera dela eta, elizak edukiera mugatua du eta 120 pertsonek sartu ahal izango dute elizara. Haur bakoitzak zortzi gonbidapen ditu eta elizara sartzen den orok gonbidapena izan beharko du.