Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

17 urtetik gorakoentzako matrikula zabaldu du Ertxiña musika eskolak. Ikasketak amaitu gabe dituzten ikasle ohiek edo ikasten jarraitu nahi dutenek eskolan izena emateko aukera izango dute hilaren 15era arte. Informazio gehiagorako deitu 943147911 / 689543615 telefonoetara edo bidali mezu bat ertxiamusikaeskola@yahoo.es helbide elektronikora.
Ikasturte amaierako kontzertuak
Gaur, asteazkena, ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute flauta, saxofoi, piano eta biolineko ikasleek, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian. Ekainaren 15ean, beste emanaldi bat eskainiko dute, 18:30ean, udaletxe azpian.