Albisteak

19 txirrindularik hartuko dute parte Ondarbasoko XXXV. igoeran

Datorren larunbatean, hilak 3, jokatuko da XXXV. Ondarbasoko igoera. Zestoako Gurutzeaga txirrindulari elkarteak antolatu ohi du proba, eta aurten, 19 txirrindularik hartuko dute parte. Kirolariek 3,2 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Erdikaletik hasi eta Ondarbasoraino. Lehen txirrindularia arratsaldeko 18:00etan abiatuko da irteeratik, eta azkena, 18:36an.

Hemen txirrindulari bakoitzaren irteera ordua:

Jon Olaizola 18:00

Gotzon Lizaso 18:02

Leire Uranga 18:04

Maddi Alberdi 18:06

Leire Lopetegi 18:08

Iker Gonzalez 18:10

Juan Jose Odriozola “Txapei” 18:12

Jon Aizpuru 18:14

Axier Amallobieta 18:16

Iñaki Uranga 18:18

Unai Olaizola 18:20

Jon Berasategi 18:22

Iñaki Zubimendi 18:24

Jokin Artetxe 18:26

Amets Aranberri 18:28

Iñaki Gabarain 18:30

Iratz Pou 18:32

Julen Uranga 18:34

Jon Mendia 18:36




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide