1963ko zuri beltza mugimenduan

Zuri beltzeko argazkiak gustuko ditugunok baita bideoak ere. Hau aurkitu dut kasualitatez, ez da Zestoa baina antzera izango zen gurean ere. Eta Uztapide segundu batzuetan bada ere kantuan entzuteagatik bakarrik merezi du klik bat egiteak.

1963an Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportariek, Suediako SVT telebistarako lan bat egiteko Euskal Herria bisitatu zuten hainbat astean zehar. Euskal kulturari eta folkloreari buruzko bi laburmetraia dokumental etnografikoetarako filmazioa egin zuten.

Argibel Euba etnografoak dokumentalak lokalizatu, eta horien inguruko ikerketa eta identifikazio lan handia egin du. Hemen Basker laburmetraiaren trailerra.