Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Astindu taldeak Azpeitiko Elkar-Ekin taldearekin elkarlanean deituta “argiak itzaltzeko” deia egin diete herritarrei. Zehazki asteazken honetan (martxoak 15) 20:00etatik 20:15etara argiak itzaltzeko deia egin dute, ‘Batu indarrak, itzali argiak’ lemapean.
Ekintza horretaz gain, GoiEner energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibako kideek gidatutako hitzaldi bat ere antolatu zuen Astinduk. “Energia enpresa handiak, argindarraren prezioen igoera, lehengaien urritzea… pil-pilean diren gaiak dira. Eta askotan erabaki horiek gure esku ez daudela iruditzen bazaigu ere, gure txikitik asko dugu egiteko” adierazi du Astinduk.
Hemen duzue Astinduk ateratako idatzia osorik.
IRUZKINDU