2017ko Lasaotarren Eguna – Egitaraua
Danbolin— 2017-06-08Datorren larunbatean, ekainaren 10a, 2017ko Lasaotarren Eguna edo Espabilau Eguna ospatuko dute. Hemen duzue egitaraua:
- 11:00etan Herri Kirolak. Lasaotarren arteko lehia, bi talde arituko dira adin guztietakoak nahasturik. Trontzan, soka tiran, txingak, pelota, saku karrera… egingo dituzte.
- Goizean zehar hamaiketakoa eta salda egongo da.
- 13:00etan Paella lehiaketa. Herri kiroletan ibilitako taldeen artean lehiatuko dira.
- 14:00 Herri kiroletako eta Paella lehiaketako sari banaketa.
- 14:30ean Herri Bazkaria. Lasaoko produktuez osatutako otarra eder baten zozketa egingo da.
- 16:00etan Mus txapelketa, mahai jokoak…
- 17:00etan Haurrentzako buru handi tallerra eta jolasak.
- 21:ooetan Afaria.
IRUZKINDU