Albisteak
2017ko MAIATZAREN 7an GURE ETORKIZUNA ERABAKIKO DUGU
— 2016-12-13‘Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra?’ galderari erantzungo diogu Zestoako herritarrok 2017ko maiatzaren 7an.
Astearte arratsaldean Zarauzko Modelo aretoan egindako ekitaldian eman da Urola Kostako zortzi herritan izango den galdeketaren berri. Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako 16 urtetik gorako herritar guztiek izango dugu galdeketa horretan parte hartzeko eskubidea. Guztira 60. 000 herritarrek.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko “uholde” hau Gure Esku Dago dinamika herritarraren baitan sortu da. Horrela, 2016ko azaroaren 19an Hitziturri talde eragilearen aurkezpena egin zen Zestoan. Talde hori Zestoan “erabakitzeko eskubidea gauzatzeko” sortu da eta orain sinadurak biltzen hasiko da. Hemen duzue ikusgai aurkezpeneko bideoa:
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU