Albisteak

2017ko Urolako Erremonte Txapelketa aurkeztu da Zestoako Bainuetxean

Gaur goizean Zestoako Bainuetxean 2017ko Urolako Erremonte Txapelketa Aceites Sandua Sari Nagusiaren aurkezpena egin da. Txapelketa horretan bi zita izango dira: finalaurrekoak Aizarnazabalen jokatuko dira ostiral honetan (maiatzak 12) eta txapelketako finala maiatzaren 19an Zestoan jokatuko da. Txapelketaren aurkezpenan Zestoako eta Aizarnazabalgo alkateak, Zestoako Bainuetxeko ordezkariak eta Oriamendi 2010 erremonte enpresako ordezkariak izan dira.

“Oso gustora gaude Zestoan horrelako final bat edukiko dugulako. Erremontea oso kirol ikusgarria da eta gainera Zestoa ezagutzera emateko aukera polita dela iruditzen zaigu. Zestoara Turismoa erakartzea da gure helburuetako bat, eta hau aukera polita da horretarako” adierazi du Josetxo Mendizabal Zestoako Alkateak. Jaione Egiguren Zestoako Bainuetxeko ordezkariek adierazi duenez “Bainuetxera toki askotatik etortzen zaigu jendea. Iruditzen zaigu gure herri kirol guztiak oso ikusgarriak direla turistentzat eta erremonteko partidak aukera polita izango dira kanpotarrek gure kiroletako bat ikus dezaten”. Aizarnazabalgo Segurola pilotariak txapelketan parte hartuko duela eta gustura agertu da Mari Carmen Arregi Aizarnazabalgo alkatea: “Aizarnazabalen beti izan dira erremontean aritu diren pilotariak, eta guretzat ohore haundi bat da Beñat Segurola herriko pilotariak jokatuko duen finalaurrekoa gure herrian izatea”.

Aizarnazabaleko frontoian jokatuko diren finalaurrekoetan lau bikotek hartuko dute parte, eta bi bikote garaileak Zestoako finalean jokatuko dute elkarren aurka. Pilota jaialdiak 22:00etan hasiko dira eta partidak 35 tantora izango dira. Honako bikoteek hartuko dute parte 2017ko Urolako Erremonte Txapelketan:

  • Urriza – Barrenetxea IV
  • Uterga – Etxeberria III
  • Segurola – Endika
  • Etxeberria IV – Ion

Urriza – Barrenetxea IV bikoteak Uterga – Etxeberria III bikotearen aurka joaktuko du finalaurrekoa, eta Segurola – Endika bikoteak berriz Etxeberria IV – Ion bikotearen aurka.  Aipatzekoa da Urola bailarako pilotarien parte-hartzea, Segurola Aizarnazabalgoa da, Etxeberria IVa Urrestillakoa eta Ion azpeitiarra.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide