Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

2018ko udaleku irekien inguruko azalpenak emateko bilera irekia egingo dute ostegunean, hilak 21, Gaztelekuan (anbulatorio zaharrean). Bi txandatan banatuko dute bilera. 16:30ean, HHko haurren gurasoak bilduko dira (2014, 2013, 2012 urteetan jaiotakoak). 19:00etan aldiz, LHko gurasoen txanda izango da (LHko bilera, 2011 eta 2010 urteetan jaiotakoak). Herrigunean, guztira 98 haurren hartuko dute parte eta begirale-taldea 16 begirale eta bi koordinatzailek osatzen dute.