[BIDEOA] 2019ko urtarrileko udalbatza

Aurten, udaletxean egiten diren udalbatza guztiak bideoz grabatu eta gure webgunera igoko ditugu. Atzo izan zen urteko lehena eta hemen duzue gai ordena, minutuetan banatuta:

1.- Udal Batzarrak 2018ko abenduaren 20an buruturiko saioari dagokion Akta onartzea, bidezkoa balitz. (01:20 minutua)
2.- Plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda aldaketari buruzko alegazioaren erantzuna eta, behin.betiko onarpena, hala badagokio.
3.- 2019rako soldata igoeren EUDELen proposamena. (04:40 minutua)
4.- Zestoako Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketa, Irao baserriaren inguruko lurzoru urbanizaezinari eta Sastarrain Baserri Eskolari dagokiona, testuaren onarpena. (04:26 minutua)
5.- Erregu eta galderak. (10:53 minutua)