Albisteak

2020an hasiko dituzte Narrondo eta Iraeta lotuko dituen bide berdearen lanak

Urolako bidegorria osatzeko asmoz, Narrondo eta Iraeta arteko bidea egiteko lanei ekingo diote 2020an. Lanak bi fasetan banatu dituzte. Lehen zatian, Narrondo eta Arroagoia arteko lanekin hasiko dira eta horretarako 700.000 euroko partida onartu berri du Foru Aldundiak. Bigarren fasean, Iraeta eta Arroagoia lotuko dituzte eta kreditu bidez eskuratu den beste diru partida bat izendatu dute lan horiek egiteko. Ondo-bidean, bide berdearen zati guzti hau, bi eta hiru urte bitarteko epean amaitzea aurreikusten dela esan du Mikel Arregi Ertxin alkateak.

Arroabea bide berdearekin lotuz

Zestoako Udalak bide berdea eta Arroabea lotuko dituen lanak bere gain hartuko ditu. 2020ko aurrekontuetako partida bat bideratuko dute lan horiek egitera. Lotura hori egiteko, Arroabeko autobus geltokien artean zebra-bidea eta semaforo bat jartzeko konpromisoa hartu du Arregik.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide