Albisteak

2025eko Festa Batzordeko lehenengo bilera izango da hilaren 25ean

Datorren astean egingo da 2025eko festa batzordearen lehenengo bilera. Zehazki, martxoaren 25ean, asteartea, 18:30ean izango da Alonderoko aretoan.

Bileran, alde batetik, urtero jorratzen diren gaiak landuko dira: uda amaierako kontzertuak, festen datak zehaztea eta ekitaldi nagusiak antolatzea (zekorketak, pilota partidak, paella jana, umeen bazkaria…). Horrez gain, 2025eko festen aurrekontua aurkeztuko da eta lantalde boluntarioak osatzeko proposamena egingo da.

Bestalde, festa eredua berraztertzeko aukera ere eskaini nahi da batzorde honetan, hausnarketa bat bultzatuz: Nola antolatu festa inklusiboagoak?

Azkenik, urtero bezala, festak antolatzeko bilerara bertaratzea garrantzitsua dela nabarmendu nahi izan dute. Izan ere, erabateko lehentasuna izango dute aipatutako bileran proposatzen diren ekitaldiek. Beraz, festa herrikoi eta parte-hartzaileak nahi dituen orok badu hitza eta aukera ekarpenak egiteko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide