22. Korrikako kilometroak eskura daitezke
Danbolin— 2022-02-08
22. Korrikako kilometroak eskuratzeko epea zabaldu dute. Zestoan 21 zati izango ditu aurtengo ibilbideak. Interesa dutenek 943 15 10 89 telefono zenbakira deitu edo ane-arrizabalaga@aek.eus helbidera idatzi beharko dute.
Korrika Zestoan
Korrika apirilaren 8an iritsiko da Zestoara, iluntzeko 1:25ean. Itziartik etorriko da eta handik, Zestoarako bide hartuko du. Zestoa igarota, berriro ere kostalderako ibilbidea jarraituko du Zumaia aldera.